XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Aurkeztutako proiektuan sartutako gai edo unitate didaktikoen artetik lehiatzaileak askatasunez aukeratutako bat azaltzea.

- Gaiaren edo unitate didaktikoaren helburuak, edukinen sekuentziazioa, eta metodologia eta ebaluaziozko ihardunbideak azaltzea.

- Aukeratutako gaia azaltzea, honako hauek adieraziz: gaiaren hezkuntza-inplikazioak eta ikasturte bateko ikasle-talde jakin bati aplika dakizkiokeen irakaskuntzako jarraibideak.

7.3.1.2. Maisu-maistren Kidegoan Senbadidezko Pedagogia/Aholkulari espezialitateren bidez sartzeko.

a) Curriculuma norbanakoari egokitzearen sei adibide aurkeztea:

Bi haur-hezkuntzako etapari dagozkionak, honako hezkuntza-premia bereziren bati buruzkoak:


1) Autismoa.
2) Buru-atzerapena.

Lau Lehen Hezkuntzako etapari dagozkionak, bakoitza hezkuntza-premia berezi bati buruzkoa:


1) Mugitzeko zailtasunak.
2) Ikusteko zailtasunak.
3) Ikasteko zailtasunak.
4) Giro soziokultural eskasa.

Curriculumaren egokitzapenak egiteko honako Agindu honetako IV. eraskinean adierazten diren orientabideak hartuko dira kontuan.

b) Aurkeztutako curriculumaren egokitzapenaren multzoan sartutako hezkuntza-premia berezien sei moten artetik lehiatzaileak askatasunez aukeratutako gai bat azaltzea.

Hautagaiak ondorengo modu honetan garatu beharko du:

- CNE (Curriculuma Norbanakoari Egokitzea) garatzeko aukeratu den egoera azaltzea, honako hauekin zerikusia duten gaiak adieraziz: esku-hartzea sortarazi duen ezintasuna, hezkuntza-inplikazioak, hezkuntza-premia bereziak dituen talde horri aplika dakizkiokeen hezkuntzazko jarraibideak, Sendabidezko Pedagogoen esku-hartzea, horren ezaugarriak, hezkuntzako beste eragile batzuekin izan behar duten lankidetza eta ondorengo ziklo eta etapetako esku-hartzeari buruzko pronostikoa.

7.3.2. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora sartu nahi duten irakasleentzat.

7.3.2.1.

a) Ikasturte jakin baterako edo batxilergo osorako bere espezialitateko irakaskuntzari buruzko programazio didaktiko bat aurkeztea eta azaltzea.

Programazioa egiteko gaur egun batxilergoan indarrean dauden programak hartuko dira kontuan.